BRIStol-FER-erreportaia
Pausoz pauso...elkar ezagutu arte.
SARRERA
Irunek Bristol ezagutu du. Metak-ek Kebele Kultur Projecta ezagutu du. Ferminek Martin ezagutu du eta reggae-ak, dub-ak eta drum&bass-ak euskera ezagutu dute. Nik denak ezagutu nahi ditut, eta zuk? Ongi etorria elkar ezagutu nahi dutenen lurraldera; ongi etorria elkartasunaren, komunikazioaren eta aniztasunaren lurraldera.

BRISTOL
Martin Mantxo bederatzi urte darama fuck Ingland-en eta Irun eta Bristolen arteko zubi lanak egin ditu. "Bristol hiri atsegina da itsuraz. Berdegune eta etxe historikoen artean gune gatazkatsuak izkutatzen ditu, housing state izenpean babes ofizialeko auzoak daude eta bertan gizarteko sektore baztertuenak bizi dira: Southmead, Knowle West, Hartcliff eta innercity bezala ezagunak direnak, etnia desberdinetako jendea jasotzen dituzte: Saint Pauls (beltzak eta karibetik iritsitakoak) eta Easton ( asiarrak, karibearrak eta afrikarrak). Kultur desberdinetako biztanleak izateak hiriari izaera berezia ematen dio eta izaera honek Bristol hiria ezaguna egin duen musikaren sustraietan dago.
Bristolen asko dira sistema kapitalistaren ondorioz eragindako arazo sozial eta politikoak; besteak beste, etxebizitza espekulazioa, pasibitate politikoa eta droga.
Kebele Kulture Project izenpean gune propioa izatea lortu dugu eta bertatik elkartasun ekintza ugari bultzatu dira: Afganistan eta Irak-eko guden aurka, Zapatistekin eta Palestinar herriarekin elkartasuna, mugimendu okupa, feminista, drogen legalizaiozren aldekoa, Irlandar presoekin elkartasuna...Eta hemendik Euskal Herriak bizi duen egoera zabaltzen saiatzen gara Euskalinfo-ren bidez (www.euskalinfo.com)".
BRISTOL SOINUA
90. hamarkada hasieran Massive Attack, Portishead eta Tricky bezalako musikarien arrakasta komertzialari esker Bristol Soinua bezala ezagututakoa Ingaleterrako mugak apurtu eta Europa osora zabaltzen da. Musika adituek Trip-Hop izena jarriko zioten.
Soinu honen ezaugarrien artean sortzen duen giro iluna dago, melankolikoa oso eta hip-hop eta dub musiken eragin haundikoa. Baina nun dauzka sustraiak soinu honek.
"Bristol soinua ez da bat batean hutsetik sortzen. Beste proiektu eta taldeen ondorioa da, fenomeno honen aurretik dagoen kultura batena. Hiriko auzo txiroetan sortzen da. Punk musika batetik eta Karinetik datozen etorkinen musika bestetik. Calypsoa, ska, rocksteady-a, reggaea eta dub musika hasieran eta ragamuffina eta dancehall ondoren, jungle, drum& bass eta r&a-rekin nahastuta". 
Smith & Mighty dira estilo guzti horiek ezagutu duten eboluzioaren testigu (eta errudun neurri haundi batean. Ikus Entzun! 21. alea, 2000-ko ekaina) eta Fermin-en nahasketa diska honetan pisu hundia duten inguruan dituzten proiektu desberdinen bidez (Rob Smith, Peter -More Rockers-, Blue & Red...). Hauekin batera Bristol hirikoak izan ala ez - Zion Train Galestarrak dira- Bristol soinua osatzen garrantzi haundia izan duen jendeak parte hartu du diskan.
Hiru dira Fermin-en In-Komunikazioa diskoaren erremixak jasotzen dituen proiektu honen oinarriak; musikalak lehenengo biak, gure artean horren ezezagunak diren dub digitala eta drum&bass-a eta soziala, hirugarrena, konpromezuarena. Horregaitik Egunero egunkariarekin batera banatu da diska eta horregaitik derrigorrezkoa da etxean, kalean, kotxean edota sound systemean, diska edukitzeaz gain, musika aparailuan erretzea.
ARITZ SOUND SYSTEM

